DA! PRO

Sortzaileei eta programatzaileei zuzendutako topaketak

Euskal sortzaileei eta programatzaileei zuzendutako egitarau berezia da honakoa.

Euskaraz jarduten duten sortzaileak eta ekitaldiak programatu behar izaten duten kultur zein euskara teknikari, liburutegietako dinamizatzaile edota jai antolatzaileak elkar ezagutu eta elkarren berri izateko helburuarekin egituratu dugu.

Guztietan parte hartzea doakoa da, baina aurretik izena eman behar da.

Sortzaileen eta programatzaileen arteko lan saioetan aukeraketa bat egingo da, jasotzen diren proposamen guztientzako lekurik ez badago.

Topaketak

Aurrez aurreko bi topaketa izango dira, azaroaren 25an eta 26an.

Familia ikuskizunen aurkezpen laburrak Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan egingo dira azaroaren 25an, goizez.

Musikarien proposamen aurkezpenak, Durangoko Plateruenan egingo dira azaroaren 26an, goizez.

Sortzaileen katalogoa

Azoka amaitutakoan mezu elektroniko bidez, DA! PRO topaketan parte hartu duten sortzaileen fitxekin diseinatzen dugun eskuliburua bidaliko zaie horrela eskatzen duten programatzaileei.

Izena-ematea

DA! PRO topaketetako baten izena ematea, gogoratu DOAKOA dala, bai sortzaileentzat baita programatzaileentzat ere. 

Bi epealdi egongo dira izena-emateko:

Sortzaileek irailaren 15etik urriaren 6ra bitartean eman beharko dute izena, galdetegi bidez.

Programatzaileek,  urriaren 20tik azaroaren 21ra eman ahal izango dute izena, webgune honetan egun
horietan aktibatuko den galdetegia beteta.