Eneritz FuryakEmadan

Disko aurkezpena

Aurreko lanekiko nabarmen ezberdina den diskoa da Eneritz Furyak musikariaren Emadan, diskoari izena ematen dion lehen kantuak aurreratzen duen bezala: kantua bereganatzen duen grabe geruza batetik hazten diren gitarra eta ahotsa; maila ezberdinetan testurak eransten dituzten teklak. Diskoko beste kantuetan hainbat modutan errepikatzen den eraikitzeko era da, hain zuzen. Eneritz Furyakek letra abstraktuak darabiltza, beste behin, interpretazio edo azalpen ezberdinei aukera emanez. Baina bada gai guztien gainetik ur gainera agertzen den kontzeptu bat. Soilik bi bide eskaintzen dizkigun munduari buruzko idea: behartzen gaituena galderarik egin gabe ezarritako bidea jarraitzera edo bi bider sufritzera, bidea bera edo norbera zalantzan jarri eta ondorioz lekuz kanpo sentitzeagatik. 2021 Eneritz Furyak musikariak gaur-gaurkoak diren eraginez jositako post folk dekalogoa aurkezten digun urtea da. Hamar kantu, %100 DIY (do it yourself) ikuspegitik aritzen den irundarraren sormena erakusteko.

Abenduak 4

12:10 - 12:40

Ahotsenea – Plateruena