Atzerakarga

Fermin Etxegoien. Pamiela

"Zergatik ez duzu orduan nobela bat zuk zeuk idazten zure salaketak argitara zabalkiro emateko eta ezizenez sinatuta, noski, zure burua babesteko?" Umoregile euskaldun bat, EiTBtik ia botako dutena. Umoregile gazte bat, Bilbon trabesti brasildar batez maitemintzen dena. Umoregile nekatu bat, bere lankide eskarmentatuaren predikuek (euskara gora, euskara behera, diglosia behera, EAJ behera, Ezker Abertzalea behera, GKS behera, EiTB hondora) harrapatua. Umoregile bat, krisiz krisi, Fermin Etxegoienek inoiz idatzi duen nobelarik zorrotzenean.

Mota
Liburu aurkezpena
Eguna:
2026/12/08
Ordua:
12:30 - 13:00
Gunea:
Musika Eskola
Atzerakarga