Larra bideak II
Disko aurkezpena
Iñaki Larrayoz musikari nafarraren bigarren estudio lana da larra bideak II. Pausu sotilez baina sendoez osatutako bidea, euri tanta bakoitzaz urmaela egiten den bezala. Sei kantek segitzen dute koartzak marraztutako arrastoa. Talde formatuan, soinuan ere umela eta iluna batzuetan, baina argi printzek epeldua beste hainbatetan. Ibilbide honetan larrak garbitzen lagundu diote hainbat lagunek. Iñigo Astiz idazleak eta kazetariak jarri dizkio letrak bigarren proiektu honi ere. Ondoren batu dira Ibai Gogortza, gitarran eta ekoizpenean; Mattin Arbelaitz, baterian; eta, Iñigo Telletxea, Baxuan.
- Eguna:
- 2026/12/04
- Ordua:
- 16:50 - 17:20
- Gunea:
- Plateruena