Tonta

Jasone Osoro. Erein

Osororen ahotsak bat egiten du kontatu nahi duen istorioarekin: doluaz, bizirauteko sen itsuaz eta maitasunaz idatzi du, estilo zehatz, gordin eta poetikoan. Tonta nouvelle zinez erakargarria da, errealismo magikoaren ukitua eta guzti, iluna eta aztoragarria; irakurlea hasieratik harrapatuko duena. Hotel abandonatu baten eraikin osoa alokatzea erabaki du Regina enigmatikoak. Haren etorrerak, berriz, erabat iraultzen du Brigitteren bizitza bakartia. Bien arteko harremana, hasieran liluragarria izan arren, berehala bihurtzen da dinamika arriskutsua.

Mota
Liburu aurkezpena
Eguna:
2026/12/06
Ordua:
17:00 - 17:30
Gunea:
Musika Eskola
Tonta