Ibaia ez da toki batBeñat Iturrioz Perez

Film emanaldia

Iraupena: 45'

Nagore Legarreta argazkilariak urtebete pasatu du Urumea ibaiari argazkiak ateratzen, eskuz egindako kamera estenopeikoekin. Prozesuaren bideo-dokumentazio moduan hasi bazen ere, uraren korronteak harrapatu eta ibaiari buruzko narrazio dokumental bat izaten bukatu du, zeinetan ibaia nola ikusten dugun eta hark nola ikusten gaituen kontatzen den. Dokumentalak, beraz, barne bidaia akuatiko bat proposatzen du, ura, oroimena eta pertsonetan barrena. Izan ere ibaia ez da toki bat, ibaia geu gara.

Abenduak 5

11:00 - 12:00

Irudienea – Zugaza