Harakinen alaba

Yurre Ugarte. Elkar

Memoriaren ganbara ezberdinak ditu aztergai nobela honek, memoria indibidualak, kolektiboak, familia mailakoak, hurbilak, urrunak, isilduak, aitortuak, aitorrezinak, zokoratuak. Fikziozko Alex Garmendia andere gaztea da narratzailea, lehen pertsonan, Harakinen alaba da berez, gidoigilea. Covidak eraman gurasoen herentzia intelektuala zirikatzen dabil, gainerako lan guziak utzi eta halako urgentzia batean familia sekretuetan sartzen saiatuko da, bakartasunik handienean, norberaren historia berreskuratzeko memoria horien ilunpe mingarriak oro zeharkatu behar balira bezala. (Itxaro Borda)

Mota
Liburu aurkezpena
Eguna:
2026/12/07
Ordua:
12:00 - 12:30
Gunea:
Musika Eskola
Harakinen alaba