Ospa, egurgile!

Ipuin kontaketa

Zuhaitz handi batean txoriak, kattagorriak eta katuak zoriontsu bizi ziren. Zuhaitza haien etxea zen, babeslekua. Egun batean, artazi eta zerra handiak eskuetan zituzten gizaki batzuk agertu ziren. Animaliek berehala pentsatu zuten egurgileak zirela eta zuhaitza botatzera zetozela... Baina, hala ote? Enpatia eta naturaren zaintza ardatz dituen ipuina. Aurreiritzien inguruan hausnartzeko prest? Ipuin kontaketaz gain, ilustrazio-prozesua ere zuzenean egingo da, idazleak pianoan obra bat interpretatzen duen bitartean. Amaieran, hurbiltzen diren haurrei ipuineko marrazkiak banatuko zaizkie.

Eguna:
2026/12/04
Ordua:
18:30 - 19:00
Gunea:
Elkartegia
Ospa, egurgile!