Kantari herriari
Pantxoa eta Peio. Infernuko Zatak
Pantxoa eta Peio lapurtar kantari bikotearen ibilbidea kontatzen duen liburua da. Haien bizipen, kantu eta lekukotasunen bidez, 1960ko hamarkadatik gaur arteko euskal kantagintzaren, euskararen eta Euskal Herriko pizkunde kultural eta sozialaren historiara hurbiltzen da. Bikoteak herriarekin bizi izan duen historia jasotzen du Iñaki Etxelekuk idatzitako liburu honek: lehen kantaldietatik arrakasta handiko urteetara, haien kantuek belaunaldiz belaunaldi utzitako arrastora eta Azken Bira azken agurrera arte.
- Mota
- Liburu aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/06
- Ordua:
- 11:30 - 11:50
- Gunea:
- Landakogunea