Harria-Herria

Harria herriaDimegaz Kultur Elkartea

Film emanaldia

Iraupena: 6´46´

Dantza bertikalaren estetika eta ikusgarritasuna, gizakiak suntsitutako espazio natural batera ekarria: harrobiko horma lakarrak leunduz, antzaren edertasuna. Emakumea protagonista bertan: soketatik zintzilik, eskalatzeko grina antzeztuz, dantzaren espresio librerako. Eta harria jasotzen bailego, Herria berdintzen. Emakumea, ez ausaz, hura egungo gizartean hartzen ari den espazioaren aitortzan baizik. Fusioan, txalaparta eta kantura ekarritako poesia gehituko zaizkio. Proiektu honetan, OREKA TX txalapartarien, Miren Narbaiza abeslariaren eta Euskal Herriko harrijasotze txapeldunaren, Karmele Gisasolaren sostengua izan dugu.

Abenduak 5

14:00 - 14:30

Irudienea – Zugaza