geruza digitalak

Geruza digitalakZer da Euskal Herria digitala manifestua?

Aurkezpena

Azken hamarkadatan hainbat fenomeno azkartu dira: globalizazioa, prekarizazio globala, demokraziaren pribatizazioa, erregai fosilen agortzea, klima aldaketa, zaintzaren krisia… Guzti horren erdian teknologiaren garapen izugarriak jauzi kualitatibo bat eman du azken mendean. Horrek hainbat kezka piztu ditu dagoeneko mundu luze zabalean. Ez gara berez teknofiloak, ezta teknofoboak ere. Teknologia elite finantzieroen alde erabili daitekeela uste dugu, baina baita jendartearen zerbitzura egon daitekeela ere. Auzia oso konplexua da, eta gutxienez, lau esparruetan eztabaida piztu nahi dugu: demokraziaren esparruan, lanean, hezkuntzan eta gizakian berarengan daukan eragina elkarrekin aztertzeko.

Hizlaria: Jaione Martinez

Abenduak 4

11:30 - 12:00

Kabi@ - Landako