Ahaztu baino lehen

MAREN

"Ahaztu baino lehen" Marenen lan berria da, nortasunaren, jatorriaren eta nagusitze prozesuaren inguruan eraikitako bidai pertsonala. 23 urte dituela, hainbat urte daramatza musikaren munduan, estatuko jaialdi eta agertoki nagusietan arituz eta bere pop-rock eta indie proposamena landuz. Durangoko Azokan, diskoa banda formatuan aurkezteko emanaldi txiki eta gertuko bat egitea gustatuko litzaioke, lan berriko abestiak eta haien atzean dauden istorio eta emozioak zuzenean partekatzeko.

Mota
Disko aurkezpena
Eguna:
2026/12/06
Ordua:
12:10 - 12:40
Gunea:
Plateruena
Ahaztu baino lehen