SergeLeihotik mundura

Disko aurkezpena

Serge-en abestiei mina darie, loa kentzen duen min garratz hori. Nostalgiara daramana, oroitzapen tristeetara igeri egiten duena, bat-batean apurtu den orainaldi horren hormara, bukaeraren hasierara.... Zortzi dira Leihotik mundura osatzen duten abestiak: Aintzira izoztua, Dena itzaliko bagenu, Mezua, Maleta prest, Gorde itzazu malkoak, Amaitu gabeko puzzleak, Keak iraun bitartean eta Bukaeraren hasiera. Langabeziarekin estuki lotutako gaiak badira, heriotzaren zain dagoen agure baten azkenak, puzzlea bukatzeke utzi zuen presoarena, Zaldibarko afera... Entzulea konplize eta bidaide hartzeko adina indar duten istorioak dira, luma delikatuarekin eta poetikoarekin idatziak. Zalantzarik gabe, inoren barrenak inarrosteko gai den emaitza plazaratu du.

Abenduak 4

14:30 - 15:00

Ahotsenea – Plateruena