Esperantza zoro batez. Sormen Beka DA 2025 irabazlea.

Ainhoa Olaso, Mikel Urdangarin eta Usue Egia. Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak sustatutako beka.

Tonu umoretsu eta jostalarian, errealitatea eta fikzioa txirikordatu dituzte, irakurleari zenbait hari-mutur deslai utzita. Pum. Joxe Azurmendiren aita Zegamako paper fabrikan hil da lanean. Burrum. Angela Davisen auzoan eztanda egin du leherkari batek. Bizitzak dardaratuta, galderaz blai, bila eta bila abiatuko dira, bidaia emozional, politiko eta filosofiko betean. Koordenada berdintsuetan dabiltza, eta, hala, behin baino gehiagotan gurutzatuko dira beren urratsak. Beste hainbat gizaberetxorekin batera bestelako munduetarako bideak zirriborratuko dituzte.

Mota
Ikuskizuna
Eguna:
2026/12/05
Ordua:
21:00 - 22:00
Gunea:
Landakogunea
Esperantza zoro batez. Sormen Beka DA 2025 irabazlea.