Txoriei begiratzen zien gizonari begiratzen zion emakumea

Patxi Zubizarreta. Alberdania

Bastianek gero eta argiago zuen bizitza, funtsean, halako nabigazioa zela, portu, amodio eta denborale segida bat. Kargaontzi bateko kapitaina da nobela honetako protagonista. Eta zerbait erremediorik gabe aldatuko zaio itsasontzian ezkutuka sartu den Tadeuri bizitza salbatuko dionean: nor da portugesez mintzo den polizoi hori? Zerk eraman du suizidatzen saiatzera? Kapitainak Crista emaztearekin partekatzen duen etxean aterpe emango dio, Graciosenean, aspalditik zeukan asmo bat gauzatzeko: etxaldeko lurretan anakoreta bat ermitau moduko bat edukitzea.

Mota
Liburu aurkezpena
Eguna:
2026/12/07
Ordua:
14:00 - 14:30
Gunea:
Musika Eskola
Txoriei begiratzen zien gizonari begiratzen zion emakumea