Feminismoa eta hizkuntza minorizatuak

Lorea Agirre, Idurre Eskisabel, Maria Reimóndez eta Anna Gabriel. Pol-len edicions

Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek saiakera bikaina idatzi zuten feminismotik euskarara eta euskaratik feminismorako ibilbidea egiteko. Orain, saiakera honek katalanez ikusi du argia Pol · len edicions-en eskutik. Hori dela eta, eztabaida bat egitea proposatzen dugu egileen artean, Maria Reimóndez idazlearekin (Galizatik etorriko zaigu) eta Anna Gabriel aktibista politikoarekin (Kataluniatik etorriko da). Ekitaldia hirueleduna izango da: euskara, galegoa eta katalana. Feminsimoa eta hizkuntza gutxituak izango dira eztabaidagai.

Mota
Mahaingurua
Eguna:
2026/12/07
Ordua:
16:00 - 16:50
Gunea:
Landakogunea
Feminismoa eta hizkuntza minorizatuak