Atilaren gutizia
Jon Arretxe. Erein
Umore klabean idatzitako nobela beltz honetako kokagune nagusiak Gasteizko bazterrak, Bastidako bodega misteriotsu bat eta Bilboko txoko ilunenak dira. Irakurleak gorabeheraz betetako trama original bat topatuko du, erritmo bizkorrekoa, elkarrizketa ugarikoa, ustekabez betetakoa. Zuriñe Ruiz de Gordoa lortzaile gasteiztarra Zaballako kartzelatik ihes egiten saiatzen den momentuan abiatzen da nobela. Down sindromedun emakume bitxi hau da tramaren ardatza, judoka, inork uste baino burutsuagoa, azkar aberasteko negozioen zalea...
- Mota
- Liburu aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/07
- Ordua:
- 19:00 - 19:30
- Gunea:
- Musika Eskola