XSakaraIlargiaren semea 1619

Disko aurkezpena

XSakararen garai latzenetara murgiltzen gaituen proiektua da “Ilargiaren Semea 1619”. Istorio bat izango balitz moduan aurkezten du, non lehendabiziko atalean 16 urte zitueneko atmosfera aurkezten duen. Beste alde batetik, azken tramoan 19 urte betetzean izan zuen eboluzio pertsonala azaltzen du.

30 minutuko iraupenarekin eta hamar abestiz osaturiko diskoan Dupla, Gorpuzkingz, Jone Izaola, Aritz Lertxundi, Mikelo, Docec Click, Maddi Zabalo edota NAZ musikarien kolaborazioak aurkitu daitezke.  

Rap estiloan oinarrituta eta beste zenbait genero musikalekin jolastuz, gazteei zuzendutako proposamena aurkezten du XSakarak. Gaur egungo gazteek bizi dezaketen gaiei buruz idazten duenez edozein adineko pertsonak identifikatuta sentiaraztea lortu dezake.

Oholtza gainean beti aurkezten dira XSakara mikroarekin (Xabier Gutiez) eta Monet DJ lanetan (Iker Montero).

XSakararen 5. proiektua bada ere, lehenengoa da Deep Sodaren izenean. Mungiako “Magic Box” estudioan ekoiztua Asier Renteria eta James Morganen eskutik.  

 

Abenduak 5

14:30 - 15:00

Durango – Plateruena

Ikusi