Jakes SarrailletBi nerabeen Euskal Herriko itzulia

Solasaldia

Mattin eta Iraia bi adiskide nerabe dira. Egun batez erabakitzen dute Euskal Herriko itzulia egin behar dutela bizikletaz. Hamabi eguneko halako bidaia iniziatiko bat abiatzen dute zeinetan gure herria bisitatu eta deskubrituko duten, zazpi herrialdeetatik iraganez, jende eta leku berriak ezagutuz eta mota guzietako pasadizoak bizituz. Uztaileko goiz eguzkitsu batez, Lapurdiko Getariatik aterako dira… Nobela labur hau pentsatua izan da bereziki euskararen ikasprozesuan B2 maila duten gazte eta Euskal Herria hobeki ezagutu nahi duten adin guzietako jendeentzat, hots liburu irakurterrexa, pollita eta atsegina.

Abenduak 4

15:30 - 16:00

Ahotsenea – Landako