Altsasu (gau hura)Amets Arzallus eta Marc Parramon

Film emanaldia

Iraupena: 80´

2016ko urriaren 15eko goizaldean liskar bat gertatzen da Altsasuko taberna batean; lanean ari ez zen guardia zibil teniente bat anbulantzian eramaten dute erietxera, eta ondorengo informeetan orkatil bat hautsia duela baieztatzen dute medikuek. Gaua bi atxiloturekin bukatu arren, atxilotuak handik bi egunera askatuak dira. Hasiera batean Nafarroako Foruzainek hartzen dute gertaeren ikerketaren ardura, baina berehala Guardia Zibilak beregain hartzen du instrukzioa. Albisteak Espainiako egunkari nagusien azalak betetzen ditu, eta Altsasu bi bandotan zaitutako herri madarikatu baten traza hartzen hasten da komunikabideetan, herri zati batek beste zati bat menpean hartua eta jazarria duela diote. Polizia operazio mediatiko batean Altsasuko zortzi gazte atxilotu eta horietako zazpi beren etxetik 400 kilometrora espetxeratzen dituzte. Terrorismoaz akusatutakoen espetxe baldintzetan atxikiak dira preso, espetxe erregimenik gogorrenean, egunean 22 orduz ziegan isolaturik, eta komunikazio guztiak interbeniturik. Fiskalak, terrorismo akusazioari heldurik 375 urteko espetxe zigorra eskatzen du zortzientzat, eta salbuespenezko auzitegitzat jotzen den Audientzia Nazionalean izango dira epaituak. Gertatutakoak hankaz gora jartzen du zortzi gazte eta haien senideen bizitza. Presio mediatiko izugarri baten tentsiopean, eta bizitza osoa kartzelan pasatzeko arriskuarekin bizitzen ikasi behar dute. Notizia zabaldu bezain laster Marc Parramon dokumentalgilea eta Amets Arzallus kazetari eta bertsolaria Altsasura abiatzen dira, eta bere antzinako inauteragatik ezaguna den herri horren beste aurpegi bat ezagutzen hasten dira. Hurbileko behaketa tekniken bidez, eta begirada intimo bezain poetikoa landuz, dokumental honek istorio honen parte diren pertsona batzuen hiru urteko jarraipena egiten du, beren eguneroko bizitzetatik abiatu eta epaiketaren edo kartzelaren atariraino orpoz orpo segituz

Abenduak 5

18:30 - 20:30

Irudienea – Zugaza