Oroiminaren hirietan aldaroka
Jon Iturregi. Erein
2025ko Blas de Otero - Ángela Figuera poesia saria. Liburu honek badu gaurko poesian gero eta urriagoa den bertute bat: emozioa eta begirada kritikoa uztartzea, sentimentalismora erori gabe. Irudi indartsuen bidez eta hizkera garaikide zein literarioaren arteko elkarrizketan, egileak intimitatea unibertsal bihurtzen du, irakurlea bere oroitzapen eta galera propioen aurrean jarriz. «Z» belaunaldikoen ametsak eta beldurrak, underground kulturarekin harilkatutako literatura erreferentziak, ironia eta nostalgia. Nostalgia asko.
- Mota
- Liburu aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/07
- Ordua:
- 18:00 - 18:30
- Gunea:
- Musika Eskola