Kai NakaiBaimenik gabe

Kontzertua

Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi eta gero,  Kai Nakaik "Baimenik Gabe" lehen diskoa aurkezten du. Euskaraz abestutako reggaetoi erritmo bizi eta dantzagarriak entzungo ditugu. Kaik bere nortasuna ezagutarazten du disko honetan eta batek baino gehiagok bereganatuko ditu bertan abesten diren esperientziak: genero-rolei aurre egitea, ahalduntzea, mota askotako harremanak bizitzea eta arrakasta lortzea.

 

Abenduak 4

19:30

Durango – Plateruena

Ikusi