Izan gizona
Aritz Galarraga. Alberdania
Simone de Beauvoirrek esan bazuen emakumeak ez direla emakume jaiotzen, emakume bilakatzen direla, gauza bera esan liteke gizonez, hau da, ez direla gizon jaiotzen, gizon bilakatzen direla. Nola bilakatzen da haur bat, ordea, geroan izango den gizon hori? Bada, nahi baino askatasun gutxiagorekin, eta, aldiz, gizarteak ezarritako mandatu askori jarraiki. Horregatik saiakera honen izenburua, Izan gizona, inperatiboki, inposatutako gizon eredu bat baita gizartean nagusi, eta ihes egiteko zail. Eta gizon izateko modu hori, ez bakarrik emakumeentzat, gizon askorentzat ere izan daiteke kaltegarri.
- Mota
- Liburu aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/05
- Ordua:
- 17:30 - 18:00
- Gunea:
- Musika Eskola