Alex eta hankabikoen basoa
Itziar Otegi eta Iraia Okina
Albumak kontatzen du haur bat bere inguruneaz jabetzen deneko prozesua. Alex etxetik eskolara eta eskolatik etxera bakarrik joaten hasi da, eta, horrenbestez, gauzei begiratzen, inguruari erreparatzen. Albumaren gai nagusia arreta da, inguruarekiko adi eta esna egotearen garrantzia. "Zuhaitzek ez dizute uzten basoa ikusten” esan ohi dugu. Albumean, ordea, buelta ematen zaio ideia horri: “basoak ez dizu uzten zuhaitzak ikusten”, multzoak ez dizu uzten banakako elementuei erreparatzen. Haurrek eta gurasoek ipuina entzun, ilustrazioak aztertu eta elkarrekin hausnartzea da proposatzen duguna.
- Mota
- Liburu aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/07
- Ordua:
- 18:30 - 19:00
- Gunea:
- Elkartegia