Zigor kolonian eta beste ipuin batzuk.
Franz Kafka / Naroa Zubillaga eta Malen Amenabar. 1545
Franz Kafkaren sei ipuin, guztiak ere legearen, boterearen, erruaren eta gizabanakoaren egoeraren inguruko galdera sakonak planteatzen dituztenak. Kafkaren unibertso literario berezian, justizia ez da inoiz kontzeptu sinple edo garden bat: sarritan ulertezina da, iheskorra, eta pertsona arruntaren gainetik dagoen indar misteriotsu gisa agertzen da. Aukeratutako kontakizunek justiziaren hainbat aurpegi erakutsiko dituzte: legearen aurrean dagoen gizabanakoa, boterearen arbitrariotasuna, erruaren eta erantzukizunaren arteko harremana, eta sistemek pertsonen bizitzetan duten eragina.
- Mota
- Liburu aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/06
- Ordua:
- 17:30 - 18:00
- Gunea:
- Musika Eskola