Zaldibarko berbeta eta literatura: Zalduko urak
Joseba Sarrionandia eta Gaizka Zabarte. Pamiela
Liburu hau Zaldibarko euskararen eta biztanleen memoria errekuperatzeko ahalegina da. Oinetako zolekin ibileran ukitzen diren leku-izenak, kanta zahar ja erdi ahaztuak, Mari Urrikeren eta beste arima beldurgarrien ipuinak, gerraurreko prentsako kronika abertzaleak, euskaraz eskapatu den dokumentu ofizialen bat, umeen-eta gerra testigantzak, gerraondoko bizimodu gogorrarenak, idazle ezezagun eta ezagun batzuen kontuak, Jose Luis Mendilibar Greziako zaldibartarrarenak adibidez. Testu zaharrak eta berriak, gaur eguneko eskolako umeak arte.
- Mota
- Liburu aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/08
- Ordua:
- 17:30 - 18:00
- Gunea:
- Landakogunea