Eden

RTZ KOLEKTIBOA

Urte bateko pausaren ondotik, RTZ taldea « EDEN » izeneko disko berriarekin itzultzen da. Hamasei kantuz osatua da EDEN, eta bertan paradisuaren eta infernuaren arteko dualtasuna aztertzen du, Eden lorategiari erreferentzia eginez. Proiektu hau rap musikan oinarritzen den albuma da, baina beste musika genero batzuei ere irekia da. Horrek aniztasun handia ematen dio EDEN diskoari.

Mota
Disko aurkezpena
Eguna:
2026/12/05
Ordua:
18:00 - 18:30
Gunea:
Plateruena
Eden