Hezkuntza humanizatua. Irakasleen eta ikasleen ongizaterako gakoak
Begoña Garamendi. Circulo rojo
Heztea begiratzen jakitea da: pertsona bakoitzaren erritmoak ulertzea eta hazteko baldintzak sortzea. Lorategi batean bezala, dena ez da batera loratzen. Liburu honek ikasleak protagonista dituen hezkuntza proposatzen du, sormenerako, pentsamendu kritikorako, komunikaziorako, lankidetzarako eta autonomiarako tokia izango duena, eta teknologia erantzukizunez erabiliko duena. Irakasleen funtsezko zeregina aitortzen du, eta irakasleen, ikasleen eta familien arteko elkarrizketa proposatzen du, eskola ikasleen neurrikoa izan dadin. Izan ere, heztea norberaren ahalmenak garatzen laguntzea ere bada.
- Mota
- Liburu aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/08
- Ordua:
- 15:30 - 15:50
- Gunea:
- Landakogunea