Iletargixe
AriMa
AriMa Gernikako abeslari eta sortzailea da, eta 2024an ETB1eko Ztanda irabazi zuen. Durangoko Azokan Iletargixe, bere lehen diskoa, aurkeztuko du: popa, soula, elektronika eta afro doinuak uztartzen dituen euskarazko lana. AriMak berak sortutako abestiek bere unibertso pertsonal eta espirituala islatzen dute, begirada sozialari ere tartea eginez. Diskoak euskal kantutegi zaharreko pieza baten berrinterpretazio garaikidea ere jasotzen du. Iletargixe Gernikako euskaraz ilargia da, eta izenak artistaren sustraiak eta bere unibertso propioa lotzen ditu.
- Mota
- Disko aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/07
- Ordua:
- 18:00 - 18:30
- Gunea:
- Plateruena