Dejabu. Eszena praktika bat.
Dejabu, Ainara Gurrutxaga
Dejaburen bi hamarkadatik gorako ibilbide artistikoa zeharkatzen duen saiakera da. Konpainiak urteetako praktikaren bidez eraikitako pentsamendua ekartzen du paperera: eszena ulertzeko modu bat, sorkuntza kolektiboan errotua eta gorputzen, objektuen eta irudien arteko harremanetatik eraikia. Nagusiki irudiz eta argazkiz osatutako liburuak hamar kapitulutan zabaltzen du Dejaburen unibertsoa. Carolina Rodríguez kuradorearekin batera idatzia eta Franziska estudioak diseinatu eta maketatua, liburua bera ere sorkuntza-lan bat da: hitza, irudia eta materia elkartzen dituen artefaktu zaindua.
- Mota
- Liburu aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/05
- Ordua:
- 11:30 - 12:00
- Gunea:
- Musika Eskola