PaperezkoHegoak

Paperezko hegoakSamara Velte eta Josu Martinez

Film emanaldia

Iraupena: 79´

Nola sukaldatu zen Euskaldunon Egunkariaren aurkako operazioa? Zer dela eta erabaki zuen Estatuak haren kontra jotzea? Zer bilatzen zen euskalgintza mugimenduko pertsona ezagun eta prestigiotsuak atxilotu, torturatu eta publikoki umiliatzean? Zergatik itxi zuen Guardia Zibilak euskarazko egunkari bakarra? Dokumental hau, galdera horientzako erantzunen bila abiatuko da, fokua garaiko gako eta faktore ezberdinetan ipinita. Ikerketa sakon baten ondorio, lehen mailako pertsonaien testigantzen bidez eta Egunkariaren beraren artxiboetatik ateratako irudi ineditoei esker, orain arte ezezagunak diren ikuspegi eta datuak azalaratzea izango da filmaren parioa.

Abenduak 5

17:00 - 18:30

Irudienea – Zugaza