Itzalen konpainia
Mikel Pagadi. Elkar
Duela urte batzuk euskal letretan estreinaldia egin zuen Mikel Pagadizabal gidoilari eta aurkezleak "Bisita" nobelarekin, non Euskal Herrian lurreratzen diren estralurtar batzuk, eta hortik aurrera dena izango da anabasa barregarri eta zorabiagarri bat. Ildo beretik jarraituko du Villabonako umoregileak bere bigarren eleberrian ere: fenomeno paranormaletan espezializatutako talde bat da "Itzalen konpainia" honetako protagonista, eta haiek ikerturiko kasuek ziur irakurleen barre algarak pizten jakingo dutena.
- Mota
- Liburu aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/05
- Ordua:
- 19:30 - 20:00
- Gunea:
- Musika Eskola