Mimosa bat loretan

Liburu aurkezpena

Sarako HARIA argitaletxeak Garazi Kamio eta Irene Iruretak lau eskutara sortu MIMOSA LORETAN album berria aurkeztuko du. Albumaren irakurketa ere eginen da. « Ainhizerentzat ez zen beste ezer hoberik esna amestea baino. Sabel barruan tximeletak izaten zituen dantzan eta egunero asmatzen zuen amets berri bat. Baina maiz gertatzen den bezala, uste ez zuenean eta isil-isilik, doinu errepikakor bat gorputzera itsatsi zitzaion. » Txikitako ametsak norbere bidea aukeratzeko lehen pausoak badira, ahots txiki iruzurgileak nola isilarazi?

Eguna:
2026/12/04
Ordua:
16:00 - 16:30
Gunea:
Elkartegia
Mimosa bat loretan