Zientziaren uretan, irakurketa errazean
EHU eta Irakurketa Erraza Euskadi elkartea
Liburu hau EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren "Zientzia Kaiera" blogean zientzia-dibulgazioko artikulu-sorta baten egokitzapena da irakurketa errazera. Formatu honekin, ezagutza zientifiko-teknologikoaren eskuragarritasuna erraztu nahi diegu irakurtzeko edo irakurritakoa ulertzeko arazoak dituzten pertsonei, zientziaren oinarrizko ezagutza gizarte osora zabalduz horrela. Proiektua erakunde hauen arteko lankidetzaren emaitza da: Kultura Zientifikoko Katedra, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetza, Argitalpen Zerbitzua eta Irakurketa Erraza Euskadi Elkartea.
- Mota
- Aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/07
- Ordua:
- 11:00 - 11:20
- Gunea:
- Landakogunea