MusikaElektronika

Musika elektronikoa eta gaueko (ez) kulturaMusika Bulegoa

Mahaingurua

Nork osatzen du Euskal Herriko musika elektronikoaren eta gaueko klub kulturaren eszena?
Musika Bulegoak musika elektronikoari buruzko mahai-ingurua antolatuko du Durangoko Azokan. Euskal Herrian hazten doan eszena da gaueko klub kulturarena, baina asko falta da gizarteak kultura bezala izendatu dezan. ‘Ez kultura’ honek underground-a zeharkatzen dituzten estiloak eta joerak erakusten digu etengabean.
Genero ikuspegitik abiatuta zirkuitu hau nork osatzen duen aztertzeaz gain etorkizun laburrean dituen erronka nagusiak azalduko dira.
Hizlariak:
Ines - Krii Kolektiboa
Jokin Telleria - Dantz!
Nahia Zubeldia - Lumi
Moderatzailea:
Leire Palacios

Abenduak 5

13:30 - 14:30

Talaia – Landako

Ikusi