Ameli eta Xirrikituen jostunekAmeli
Ipuin kontaketa
Duela urte aunitz, aunitz eta aunitz, gu oraindik txikiak ginela, aitatxo eta amatxorekin bizi ginen. Maitasuna genuen, momentu politak, eta goxotasuna. Baina egun batean, gure laguntxoek bazuten zerbait ez genuela ohartu ginen… Amatxi!! Bai , amona! Amatxok eta aitatxok, orduan, goxoki hartu eta istorio bat kontatu ziguten: “maitiak, zuen amatxi ez da bertzeak bezalakoa, berezia da, magikoa. Txoriak bezalakoa agian; bidaiatzea gustatzen zaio berari, bidaiatzeak bizitza ematen dio, arnasa. Horregatik ulertu behar duzue hobe dela horrela.”