Ikasle goiza
Abenduaren 4an Ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunen egitaraua izango da.
Izen-emate epeak irailaren 14tik urriaren 9ra.
Ikasleentzako eskaintza
LH1etik Batxilergo mailetara arteko eskaintza prestatu dugu gazteei begira.
Ikastetxeek edota Aisialdi taldeek ere eman ahal izango dute izena.
Gehienez 20-25 pertsonako taldeetan eman daiteke izena ekintzetan. Tailer batzuetan aforoa txikiagoa izan daiteke. Beraz, fitxa bakoitzean zehazten da taldeek gehienez izena-eman ahal duten ikasle kopurua.
Lekuak azaroaren lehenengo astean esleituko dira eta aukeratuak izan diren ikastetxeei jakinaraziko zaie.
Solasaldia
Emanaldia
Tailerra
Hezitzaileentzako eskaintza
Iraskale zein hezitzaileei zuzendutako ordu beteko solasaldia izango da. Kultur transmisioa lantzeko egitasmo interesgarriak dituzten zentroetako arduradunak gonbidatuko ditugu, beren esperientziak beste zentroetako irakasleekin partekatzeko bat izango da. Ikasle Goizean Azokako Areto Nagusian. Izena ematea zabalik egongo da aretoaren edukiera bete arte.