BakardadeaLuis Mari de Juan Irastorza (Alt autores). Itz.: Zigor Garro

Aurkezpena

149 urtez Pegaso konstelaziora bidaiatu ondoren, tripulatzaileen bigarren eta hirugarren belaunaldiek azken geldialdia egin dute, Osiris planeta desiratura iritsi aurretik. Planeta ibiltari misteriotsuan ikasitako guztia praktikara eramateak tripulazio osoa alertan jarriko du, batez ere hiru kide hil ondoren. Zoritxarrak beti dakar irakaspen mingotsa, bizirauteko eta arrakasta izateko ezinbestekoa.

Une erabakigarrian, tripulazioko gizon-emakumeek atzera begiratuko dute, hainbeste sakrifizio eta lan merezi izan oteduten aztertuz. Baina haiek dira giza-zibilizazioaren ordezkariak. Ordu gutxibarru dena amaituko da. Ondorioa bidezkoa izango da? Axola al du?

Garaile nor izango den jakitea besterik ez da geratzen, Homo Sapiens Sapiensa, bere biziraupen-senarekin, ala Kosmosa. 

Abenduak 10

10:30 - 11:00

Talaia – Landakogunea