Component 104

Zestaren zirraraZorrotz

Ikuskizuna

Liburu aurkezpena eta zesta punta partiduak, Durangoko Jai Alai frontoian. Sarrera DOAN.

PARTIDUAK

Helena-Arai vs Elaia-Eneritz 

Arbe-Salegi vs Antxon-Lekue 

 

LIBURUA

“Zestaren zirrara” liburuak pilotalekuetan ikusten dugun kirolariaren aurpegi desberdina erakutsi nahi dio irakurleari. Ikuspuntu emozional eta pertsonaletik, pertsonari protagonismoa ematen diona pilotarien gainetik.

Elkarrizketa pertsonalen bidez jakingo dugu nola sentitzen den kirolari bakoitza pilotalekura ateratzean, nola deskribatzen duten pilotaren soinua saskitik irtetean edo zer entzuten duten zaleekin partida hasi eta harmailetatik animatzen dutenean.

Nola kudeatu presioa eta antsietatea une erabakigarrietan, garaipenak eta porrotak, etxean jasotako balioen garrantzia, familiaren eta lagunen irakaskuntza. Bidai txiki honetan bizitzako eta etengabeko ikaskuntzako ikasgaiak azaltzen dira.

Abenduak 9

19:00 - 21:30

Durango +