Bideak

BideakXabier Unanua Goikoetxea

Film emanaldia

Iraupena: 95´

Artzain baten jatorritik abiatzen da “Bideak” dokumentala. Gazta bat soinean, nafar mendietan barrena korrika erronka batean murgiltzen da Aritz Ganboa artzaina bere arbasoen herriak lotzeko: Sakanako Arruazu eta Erronkariko Izaba. Artzaintza ardatz hartuta,ibilbide horretan zehar hamaika ahots eta lekukotza jasotzen dira, guztiek helburu bera dutelarik: landa eremua eta kultura balioan jartzea eta landa eremu bizi bat aldarrikatzea, hiriaren eta landa eremuaren arteko zubiak eraikiz. Artzain baten hasierako ideia xume batetik sortutako proiektuaren fruitua da honako dokumental hau.

Abenduak 7

15:00 - 17:00

Irudienea – Zugaza