Maroma

Maroma, idatzi gabeko Erandioko historiaErantzi emakume elkartea

Film emanaldia

Iraupena: 75´

Dokumentalean zortzi emakumeren testigantzak jasotzen dira. Ikus eta senti daiteke nola emakume hauek sistema arrakalatu duten (bakoitzak bere eremutik) eta bizitzea merezi duten bizitzak eraiki dituzten. Zapalkuntza anitzak eta ariketa indibidual zein kolektiboak korapilatzen dira ikus-entzunezko honetan. Anonimoa zena zentrora eraman nahi izan dugu. Emakume hauen bizitzak (eta gu guztion bizitzak, eta gure aurretik izan zirenenak) historiaren parte dira, nahiz testulibuetan ez azaldu. Orain arte idatzitakoaren ezinbesteko sostengua izan dira; historia guztia ez dagoelako monumentuten, harriz harri idazten da.

Abenduak 7

11:00 - 12:00

Irudienea – Zugaza