![Kilkerra](/media/1389/download/Kilkerra.png?v=1)
Uxue Alberdi eta Begoña DurrutyBelarriko kilkerra (Elkar)
![](/images/antolatzaileak/Ahotsenea.png)
Aurkezpena
Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira. Norbaitek apartatu ditu eguneroko bizitzako gertakari-sailetik eta gorde ditu memoriaren kaiolatxoan. Min edo ditxa zirelako, gogoratzea merezi zuten. Akorduan hartu zituenak ez zituen beretzat gorde, ordea, eta, aldian-aldian, lagunen konpainia noblean, ahora ekarri izan ditu txitean-pitean.