Egin Ttap!Kukulaisi
Topaketa
Azaroan egingo den online lehiaketa da Egin TTap! , aurten hirugarren edizioa, Kukulaisi Aisialdirako Topaguneak antolatua. Lehiaketaren formatuak haur eta helduak, familian zein lagunekin batera, 7 egunetan 7 galdera erantzutea du oinarri; betiere, ahalik eta azkarren. Galderak askotarikoak izango dira: kultura, natura, musika, geografia… Horretarako mugikor edota ordenagailua izatea beharrezkoa da, esan bezala, aisialdi digitaleko egitasmoa baita. Quizz dibertigarria da sortutakoa, eta helburua euskaraz ondo pasatzeko momentutxo bat sortzea da. Tokian tokiko sailkapenarekin batera, txapeldun guztiak bilduko dituen final handia ospatu nahiko genuke Durangoko Azokan (aurreko ikasturtean egin genuen bezala). Laster zabalduko da izen emate epea, beraz… adi Kukulaisiko sareetara!. Informazio gehiago: https://eginttap.eus/