Mugarik Gabe - PoemakJoseba Sarrionandia eta Ilham Sami Çomak, Suargi elkartea
Liburu aurkezpena
Ilham Sami Çomak poeta kurduaren eta Joseba Sarrionandia poeta euskaldunaren arteko lan honek, poesia ezberdinak bildu ditu liburu batean. Çomak-ek 30 urte eman zituen Turkiako kartzeletan, eta Josebak 30 urte baino gehiago erbestean. Poema hauek bi egileren arteko elkarrizketa dira; milaka kilometrora bizi arren, antzeko esperientziak partekatu zituzten: kartzela, erbestea, ama-hizkuntzaren debekua eta euren lanen ilegalizazioa. Hala ere, ez zioten inoiz uko egin poesia idazketari, kultura baita nazio baten eraikuntzan funtsezko zutabeetako bat.