Planeta prekarioan. XXI. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak

Planeta prekarioan. XXI. mendeko krisi eta erresistentzien kronikakPello Zubiria (Argia)

Aurkezpena

Liburu honetan, 2002an hasi eta hogei urtez Pello Zubiria Kamino kazetariak ARGIAko Net Hurbil sailean idatzitako ehunka artikuluren aukeraketa bat aurkituko duzu. Baina ez erratu, hau ez da bilduma bat. ARGIAn liburu hau egiten tematu baldin badira, gaurko eta biharko mundua hobeto ulertzeko balio dezakeela ikusten dutelako da. Planetako kontinente guztietako gertaerak, historiak, bizipenak, datuak eta analisiak topatuko dituzu orrialdeetan, lastorik gabeko idazkera fin eta zorrotza erabilita. Hiztegiarekin eta probokazioarekin solasean, irakurlea harrapatzen du egileak, izenburutik hasi eta azken esaldira arte.

Abenduak 9

18:00 - 18:30

Talaia – Landakogunea