Manaslu neguan

Manaslu neguanAlex Txikon (Sua edizioak)

Aurkezpena

Parte hartuko dute: Alex Txikon*, Iñaki Álvarez eta Argiñe Areitio

2023ko urtarrilaren 6an, Alex Txikonek Manasluko gailurra irabazi zuen himalayismoaren historiaren parte den igoera batean. Munduko mendilerrorik garaienera eramaten gaitu liburu honek, eta Lemoako alpinistarekin magalean gora joango gara Manaslu gailurreraino. Gertu-gertu hitz egingo digu Txikonek, bere beldur eta sufrimenduen, arriskuaren eta minaren, barru-barruko sentimenduen, barreen, pozen eta une hunkigarrien berri emateko. Ez dago inolako ez epikarik, ez heroirik. Bizirauteko ahalegina izango da motorra. Txikonen abentura lehen pertsonan bizi ezazu liburu honekin.

* Alex Txikonen parte hartzekoa konexio telematiko bidez izango da.

Abenduak 9

16:00 - 16:30

Talaia – Landakogunea