Kultura bat

Kultura bat: BERRIA egunkariaren 20. urteurrenaBerria

Ikuskizuna

Musikari bat akustikoan eta bizpahiru irakurle.

BERRIAko kultura saileko sei kazetarik bi hamarkadaz Durangoko Azokatik bertatik idatzitako iritzi artikuluak biltzen dituen liburuxka argitaratu du euskarazko egunkariak. Arikulu horietako batzuk irakurriko dituzte Iñigo Astiz eta Itziar Ugarte kazetariek, eta Andoni Ollokiegi musikariak 20 urte hauetan argitaratutako kantuetatik abiatuta ikuskizunerako propio prestatu duen errepertorioa eskainiko du.

Abenduak 9

12:00 - 13:00

Talaia – Landakogunea