ekitaldia -Guretik sortuak

Guretik Sortuak: interakziotik fikzioraGeure herrien eta sortzaileen arteko interakziotik sortutako kontakizunak

Aurkezpena

Udalbiltzak Geuretik Sortuak beka antolatu du bigarrenez. Euskal Herria geuretik kontatzea eta geure historiak sortzea du helburu, euskaratik eta euskaraz, hainbat diziplina artistikoren bidez: komikigintza, literatura, antzerkigintza eta zinemagintza. Horretarako, 22 sortzaile Euskal Herriko 39 herritan aritu dira haien proiektuak lantzen, herrien eta sortzaileen arteko elkarlana sustatuz. Ekitaldi honetan, beka jaso duten bi sortzaile eta bi herritako ordezkariak izango dira elkarrizketan, eta Udalbiltzako ordezkari bat izango dute moderatzaile lanetan. Bertan ezagutu ahal izango ditugu sortzaileen esperientziak, herriek jasotakoa eta elkarlanak emandakoa. Gainera, komiki-bilduma ere bertan eskuratu ahal izango da, eta 2024an zehar egingo diren lau diziplinetako zirkuituen datak ere jakinaraziko dizkizuegu.

Abenduak 9

12:00 - 13:00

Talaia-Durangoko Museoa