Basati

BasatiEmily Hughesen (Id.) Amaia Egidazu (Kontalaria)

Ipuin kontaketa

1545 argitaletxea.

“Ezin da otzandu hain basati eta zoriontsu dena” Emily Hughesen album ilustratu eder honetan, natura baizik ezagutzen ez duen haur bat agertzen zaigu –txoriek erakutsi diote hizketan; hartzek, jaten; azeriek, jolasean–. Basatia da, lotsarik, mugarik, disimulurik gabe. Kontua aldatu egiten da, ordea, haren antzekoak-edo diren beste animalia batzuek harrapatzen dutenean: ez dute ongi hitz egiten, ez ongi jaten, ez jolasten. Harrituta geratzen da beren jarrerarekin, eta harrituago beren hormigoizko egituretan bizi dadin tematzen direnean: ez dute deus berderik, ez animaliarik, ez zuhaitzik, ez errekarik. Zibilizazioaren ustezko erosotasunean bizi da orain; egongo ote da, ordea, zibilizazioa berarekin eroso? Lehen album ilustratuan, umore bereziz tindatu ditu Hughesek ilustrazioak. Kolorea da nagusi lan honetan, giro eta distira berezi bat, haurrak txoratuko dituena beren sentipen basatienekin bat eginda. Basati-k harritu egingo ditu lehen irakurleak, eta pentsarazi egingo digu, helduoi ere, gure bizimodu azkar eta eroaz.

Abenduak 9

12:00 - 12:30

Saguganbara – Elkartegia

Ikusi