Adimen Artifiziala Auzitan

AAA (Adimen Artifiziala Auzitan) Ideia deialdiaren irabazleen aurkezpena Tabakalera + BadaLab

Mahaingurua

"Adimen Artifiziala Auzitan" ideia deialdia Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak, UEU eta Errenteriako Udalaren arteko Humanitate Digitalen Ikerketa Guneak eta Tabakalera Medialaben artean sortutako ideia deialdia izan da (https://badalab.eus/event/aa/). Adimen Artifiziala hizkuntza gutxituen biziberritzearekin, teknologiak komunitatean duen eraginaren kuestionamenduarekin, sorkuntzarekin eta/edo euren arteko edozein intersekziorekin lotura duen ideia bat garatu nahi duten norbanako edo kolektiboei zuzendutako deialdia da, edozein delarik norbanakoen formakuntza maila. Helburua da euskaratik, eta euskaraz ere, biziko den hiztun komunitate sortzaile, berdinzale eta justua elikatzeko, gaurtik proposamenak gauzatzen hastea. Horretarako, teknologia berriek hizkuntzari eta komunitateari parez pare jartzen dizkioten erronkak aukera gisa baliatuko dituzten esplorazio prozesuak sustatu nahi izan dira. Saio honetan 2023ko ideia deialdiaren irabazleek haien proposamenak ezagutaraziko dizkigute, eta elkarrizketarako tartea egongo da aurkeztutako ideiak zabaltzen dituzten etorkizun-lerroak elkarrekin esploratzeko. 

Abenduak 6

17:30 - 18:30

Kabi@ - Landakogunea

Ikusi